Musika klasikoaren
eragina
gaur egungo musikan
PEARSON etik hartua
Musika klasikoaren bitxikeriak
1. Biolin bakar bat egurrezko 70 pieza baino gehiagoz egina dago.
2. Bi burezur daude Joseph Haydnen hilobian. Bere burua, Phrenologistsek lapurtu zuen, eta ordezko burezur bat, bere hilobian jarria izan zen. 1954an, benetako burezurra zaharberritua izan zen, baina ordezko bezala erabilitakoa ere mantendu zen.
3. Rossinik 'Di tanti palpiti' aria idatzi zuen Veneziako jatetxe batean risotto bat zerbitzatu zain zegoela.
4. Bere harropuzkeriaren arabera, Don Giovannik Espainiako 1001 emakume, Italiako 640 emakume, Alemaniako 231 emakume, Frantziako 100 emakume eta Turkiako 91 emakume liluratu zituen.
5. Londresko orkestra sinfonikoak Titanic ontziaren inaugurazioan bidaiatzeko erreserba zeukan, baina azkenean azken minutuan aldatu zuen bere ontzia.
6. Leonard Warren baritonoa 1960an hil zen New Yorkeko Metropolitan Opera agertokian, Verdiren 'Morir, Tremenda Cosi' kantua amaitu bezain laster.
7. Mielga edo galludo larrua, marrazo txiki bat, sarri erabiltzen zen XVIII. mendean biolinak leuntzeko.
8. Dame Nellie Melba sopranoa larruazaleko infekzio baten ondorioz hil zen, kirurgia estetikoko ebakuntza baten ondoren.
9. Juri Gagarin kosmonauta errusiarrak Shostakovitxen abesti bat kantatu zuen, "Nire aberria aizu", irratian bere lehen misio espazialean.
10. Boris Godunovek Sydneyko operan egindako emanaldi batean, oilasko bat biolontxelo jotzaile baten gainera erori zen oholtzatik.
11. Renaissance Orlando de Lassus musikagilea askotan bahitu zuten haurra zenean, bere ahots ederragatik.
12. Inoizko opera-jantzirik garestiena Adelina Pattik erabili zuen Covent Gardenen 1895ean. 15 milioi libera esterlina balio zuen.
13. Franz Lisztek hainbeste ile txirikorda eskari jaso ondoren, zakur bat erosi eta haren ordez azazkal zatiak bidali zituen.
14. Herbert von Karajan orkestra zuzendaria hil ondoren, bere emazte Eliettek 250 milioi euroko dirutza jaso zuen oinordetzan.
15. 'Mozartkugeln' Austriako txokolate markarik ezagunenetakoa da.
16. Havergal BRIAN "gotikoaren" 1. sinfoniak 800 musikari baino gehiago behar ditu, horien artean 82 harizko instrumentista.
17. Domenico Scarlattik bere 'katu ihesa' konposatu zuen bere katu Pulcinella teklatuan zehar ibili ondoren.
18. Japonierazko 'karaoke' hitza "orkestra hutsa" esan nahi duen esaldi batetik dator.
19. Mozart GENIO ALA UME. Hau idatzi zion bere lehengusinari:
Agur lehengusina, ni naiz, nintzen, izango naiz, izan naiz, izan nintzen, HO¡ bai, nin nintzen, izan nintzen, jainkoak nahi badu izan nadin, izan nintekeen… Ni ote naiz? Ho¡ ni izango nintzateke izan banintz, jainkoak hala nahi balu, Zer? Bakailu kankailu bat¡.